
JESUS MARIA BILBAO TECHNOLOGY BLOG
2015/09/30
Lehen hiruhileko honetan auto elektrikoak egingo ditugu. Bakoitzak desinu bat proposatu ostean, erabaki dugu talde bakoitzak egingo duen autoa. Begira gure marrazkiak!
Auto elektrikoa diseinatzen

1st GRADE
Egurrarekin lanean
2015/10/05
Kostatzen ari zaigu, baina pixkanaka-pixkanaka bagoaz tresnak erabiltzen ikasten eta autoa osatuko duten parte ezberdinak mozten.

Pixkanaka koloreztatzen
2015/10/08
Autoaren zenbait zati moztu ostean, gutariko batzuk margozten hasi gara, horrela serra pixka baterako alde batera utzi eta gure autoa (edo kamioia!) nola geratuko den ideia argiago bat egiten dugu.

Lehen gurpilak jartzen
2015/10/15
Hau badoa itxura hartzen! Batzuek gurpilak ere montatu ditugu!

Adostutako diseinua jarraitzen
2015/10/18
Batzuek taldean adostu zuten diseinua goitik behera aldatu dute, baina talde honek nahiago izan dio adostutakoari eutsi. Horretarako dedikatu zioten diseinatzeari denbora! Ala ez?

Mekanismoa muntatzen
2015/10/22
Taldeetako bat azkar eta ondo ari da lanean. Aste honetan autoa ibiltzea lortuko duen meskanismoa muntatzen hasi gara eta datorren astean martxan ikusiko dugun esperantza daukagu. Irrikitan gaude eguna iristeko!


Badabil lehen autoa!
2015/10/29
Hona hemen martxan jartzea lortu dugun lehen autoa! ZIrkuitu elektrikoa muntatzerakoan, Interruptore gabe probatu dugu baina badabilela ikusteko nahikoa izan da! Ea datorren astean prest dauzkagun gainontzeko piezak muntatzen hasten garen...

Xasisa muntatzen
2015/11/06
Auto batzuk badabiltzala probatu ondoren, xasisa muntatzeari ekin diogu. Lan handia ematen ari zaigu baina oso polita ari da geratzen. Esaterako, argazkian ageri den ibilgailu honek guztien arreta erakarri du.



Auto elektrikoen bideoak funtzionamentuan
2015/12/10
Begira nola geratu diren proiektuetako batzuk!
Auto elektrikoen lasterketa
2016/01/14
Behin proiektuak amaituta, geletako baten lasterketa moduko bat egin dugu. Umeen artean txantxa gutxi e!